Umorez eta musikaz borobilduko dute Euskaraldia Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 2a, 13:00
Urdazubiarrek eta baztandarrek osatutako musika taldeak kontzertua eskainiko du bakarrizketaren ondotik.

Xabier Artiedaren ‘Txor Txor’ bakarrizketa umoretsuaren ondotik, Maialen Jaurena herritarra kide duen musika taldea arituko da abenduaren 5ean, larunbatean 18.00etatik aitzinera

Abenduaren 4an finituko da Euskaraldia eta Urdazubin 82 pertsona parte hartzen ari dira. Euskararen aldeko ariketa hau borobiltze aldera, Urdazubiko herri batzordeak abenduaren 5an ekitaldi bat antolatu du. Lehenik, larunbatean 18:00etanTxor-Txor bakarrizketa umoretsua izanen da Urdazubiko Kultur Etxean, Xabier Artiedaren eskutik. Bakarrizketa honekin irriak egin ondotik, inguruko herrietako musikariek osatutako talde baten kontzertuaz gozatzeko aukera izanen dute. Berez Maialen Jaurena bakarrik da Urdazubikoa, eta berarekin batera, Oronozko Joanes Altxuk eta Elizondoko Kattalin Arizmendik eta Irati Elizaldek osatzen dute oraindik izenik ez duen taldea.

Edukiera mugatua izanen da eta lekua hartzeko 600 66 96 23 telefonora deitu behar da. Modu honetan, aurtengo Euskaraldia modu polit eta goxoan akitzeko modua izanen dute urdazubiarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun