Sarako herriak Herriko Etxeko idazkari bat bilatzen du

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 27a, 19:00
Izangaiek, motibazio gutuna eta curriculuma abenduaren 23a baino lehen bidal behar dute.

Hautetsien zuzendaritzapean, herriko kontseiluaren politikak gauzatzea izanen da bere egitekoa, baita herriko zerbitzuen kudeaketa ere, herriak dituen baliabide materialekin, finantzarioekin eta giza baliabideekin. Izangaiek, euren motibazio gutuna eta CV-a bidali beharko dute direction@sare.fr e-Postara abenduaren 23a baino lehen.

Herriko idazkariaren egitekoa izanen da herriko hautetsiak laguntzea eta aholkatzea zenbait erabakiren inguruan, herriko proiektuen segimendua egitea eta gidaritza segurtatzea eta elkargoak sortzen dituen agiri administratibo eta juridikoen legezkotasuna kontrolatzea. Jakitateari dagokionez,  herrien eskumen-arloak eta horien antolaketa, Lurraldeko Funtzio Publikoaren estatutua eta informatika ezagutzak izan beharko ditu.

Azken erabakia hartzerakoan, hautagaiek antzeko lanpostu batean aritu izana hobetsiko da, baita euskara jakitea ere. Lanean, ahal bezain agudo hasiko litzateke.

Hautagaitzak

Hautagaitza aurkeztu nahi duten izangaiek, CV-a eta motibazio gutuna igorri beharko dute direction@sare.fr  e-Postara edo, bertzenaz, abenduaren 23a baino lehen, dokumentazioa Sarako Herriko Etxeara eraman.

Ikusi hemen lanpostuaren baldintzak eta eskakizunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun