Frederic Haranburu ‘Xistor’ senpertarra aske utzi dute 30 urte espetxean igaro ondotik

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 24a, 10:39

Frederic Haranburu 'Xistor' senideekin gaur goizean, Lannemezango espetxe atarian.

Frederic Haranburu ‘Xistor’ senpertarra aske utzi dute gaur, estatu frantziarreko espetxetan 30 urte eta zortzi hilabeteko kartzela-zigorra bete ondotik, Etxerat elkartetik jakinarazi dutenez. Halere, aipatzekoa da baldintzapeko askatasunean gelditu dela. 18 hilabetez eskumururreko telematikoa eraman beharko du eta datozen zortzu urteran bertze neurri zorrotzak ere bete beharko ditu.

Haranburu 1990. urtean atxilotu zuten eta ETAko kide izatearen salaketapean espetxeratu zuten eta azken urtean Lannemezango espetxean eman ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun