Hazkurri elikagai bankoaren aldeko bilketak azaroaren 27an eta 28an Senperen

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 25a, 18:00
Helburua da 30 presuna aurkitzea, Gurutze Gorri eta Lyon’s Club elkarteak dituen hamar lagunei juntatzeko gisan.

Herriko bi supermerkatuetan egiten den biltzeari esker, beharrean daudenei 6.000 apairu emanen zaizkie

Urte guziz azaroaren hondarrean, Hazkurri janari bankoaren alde, Senpereko bi supermarkatuetan egiten den biltzeari esker inguruetako behartsuenei 6.000 apairu baino gehiago ematen zaizkie. Zorigaitzez, hori zinez beharrezkoa da gaur egun, pobreziari buruz joaiki den jendetza emendatzen ari baita. Bizi dugun osasun larrialdiarengatik usaian beren laguntza ekartzen zuten borondate oneko jendeen eskasian gelditzen dira. Alta, borondate onik gabe biltze hau ez da egiten ahalko. Senpertarrei dei eginez, sokorriarren deiadarra entzunarazi nahi digu Hazkurri bankoak aurten guk segida har dezagun, azaroaren 27an eta 28an. Helburua da 30 presuna aurkitzea, Gurutze Gorri eta Lyon’s Club elkarteak dituen hamar lagunei juntatzeko gisan. Hiru orenez, Netto eta Intermarche saltegien aitzinean egon beharko dute. Bihotz ona erakutsi nahi dutenek, deitu lehenbailehen Senpereko CCAS delakora: 05 59 54 10 19 edo  ccas@senpere64.fr.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun