Elikagaien bilketa azaroaren 27an Sarako Herriko Etxeko plazan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 24a, 07:00

Azaroaren 27an 9etatik eguerdira arte Sarako Herriko Etxeko plazan elikagaien bilketa eginen dute.

Bilketa honetan gisa honetako produktuak behar dira:

  • Kontserbak: baratzekariak, fruituak, arrainak, jaki eginak...
  • Gosaritarako produktuak: kafea, erreximenta, bixkotxak...
  • Garbitasuna: hortzetako pasta, xaboia...
  • Irrisa
  • Olioa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun