Olhain Ikastolak arno kopekin edota botila arnoekin osatutako loteak paratu ditu salgai

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 19a, 17:00

Olhain Ikastola sustengatzeko Gabonetako hainbat produktu salgai paratu ditu.

Olhain Ikastolaren ekonomiari bultzada bat emateko, Eguberrietako txokolatezko egutegiaz gain, arno kopekin edota botila arnoekin osatutako 3 lote paratu dituzte salgai.

Eskaintzen diren loteak honako hauek dira:

  • Euskal Herriko armarria grabatua duten 6 arno kopa 36 euroren truke.
  • Aroa Jauna arno ondua, 2016koa, Nafarroako arno biologikoko 6 botila 36 euroren truke.
  • 6 kopa eta 2 botila 45 euroren truke.

Eskaerak internet bidez olhainbasoarno@gmail.com e-Postan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun