Sarako Udalak gaitasun anitzeko teknikaria xerkatzen du

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 16a, 07:00
Hautagaitzak azaroaren 18a, asteazkena, baino lehen aurkeztu beharko dira.

Hautagaitzak azaroaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxean eta lanpostuan berehala hasiko litzateke.

Eraikitze eta berritze lanetan jarduteko eta bederatzi pertsonez osatutako talde bat gainbegiratuko duen langile bat xerkatzen du Herriko Etxeak. Langilearen ezaugarrien artean: egokitzeko ahalmen handia, antolatua, xeheki aritzea, taldeetara erraz egokitzea, tenorekoa, isil eta zuhurra izatea hobetsiko da.

Profila

Interesatuak etxegintzan esperientzia handia ukan dezala eskatzen da, baita, eraikinen mantentze teknikak (iturgintza, pinturak, zurgintza, igeltsua...) nahiz, produktuen hornikuntzen eta materialen erabiltze arauen ezagupen eta betetzea.

Zerbitzuaren jarraipena egiteko behar diren dokumentuak, betetzen jakitea funtsezkoa izanen da. Era berean, leku garaietan eta zama-lanak egiteko gai izan behar da.

Baimenei dagokionez B mailako gida baimena izatea eta euskara ongi ezagutzea ezinbertzekoa izanen da. Aldiz, C-CE eta CACES gidabaimenak izatea eta gazteleraz jakitea kontuan izanen diren ezaugarriak dira.

Lanpostua

Lanpostu iraunkor eta lanaldi osokoa eskaintzen da, eta lanean berehala hasiko litzateke.

Hautagaitza aurkeztu nahi dutenek curriculuma motibazio-gutunarekin igorri beharko dute direction@sare.fr helbidera edo aurrez Herriko Etxean azaroaren 18a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun