Zaldubi ikastolak Senpereko saskia eskaintzen du

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 10a, 17:00
Eskariak abenduaren 2a baino lehen egin behar dira.

Urteroko euskararen aldeko bestak alde batera gelditu direnean, Zaldubi ikastolak bere diru sarrerak murriztuak ikusi ditu. Hortaz, ikastolari bultzada bat emateko, Senpereko saskiak salgai paratu dituzte, 50 eurotan.

Saskia Senpereko hainbat gutiziaz osatzen da: Egiazki garagardoa, Maitia biskotxak, hur karamelizatuak, Itsas Mendiko erreximenta mermelada, Hizketa garagardoa, Hegoa Mendiburu ardi gazta, Ezpeleteko piperra eta INRA eztia bertzeak bertze.

Eskariak abenduaren 2a baino lehen egin behar dira eta banaketak abenduaren 12tik aurrera eginen dira. Interesa dutenek eskaria senperekosaskia@gmail.com e-Postan edo +33 674 56 93 74 telefonoan egin dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun