Neurri autoritarioak salatzeko elkarretaratzea egin zuten larunbatean Sarako plazan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 10a, 15:00
10 lagun inguru hurbildu ziren Sarako Herriko Etxe parera larunbat arratsaldean.

Covid-19ari garrantzia kendu gabe, Frantziako estatuan ezarri diren neurri autoritarioak salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten larunbatean Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hamahiru herrietan, horien artean Saran.

Covid-19, jendea lerrokatzeko parada ustekabea lelopean larunbatean, azaroaren 7an, 17:00etan izan zuten hitzordua eta herritar batzuk bildu ziren Sarako Herriko Etxearen parean.

Herri gehienetan batzar irekiak egin zituzten eta bertan Frantziako Gobernuak pandemiaren aurrean egindako kudeaketa gogor kritikatu zuten.

Neurri zorrotzegiak

Urriaren 23ko gauerditik aitzinera herritarrak 21:00etarako etxeratu behar dute eta komertzioek ere ordu horretarako itxi beharko dituzte. Debekua, gutienez sei astez indarrean egonen dela jakinarazi zuen Jean Castex lehen ministroak, hau da, abenduaren 4a arte. Etxeratze aginduan 21:00etatik 06:00etara da eta, tarte horretan karrikara atera ahal izateko herritarrek ziurtagiri bat behar dute.

Hurrengo hitzordua

Ipar Euskal Herriko zenbait herrietan ekimenarekin aitzinera segitzeko hautua egin dute. Saran, zehazki, larunbatean, azaroaren 14an 17:00etan herriko plazan batzar irekia egiteko hitzordua adostu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun