Olhain Ikastolak Eguberrietako txokolatezko egutegiak salgai jarri ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 9a, 19:00
Olhain Ikastolak eskerrak eman nahi dizkie eskaera egiten duten pertsona guztiei.

Urteroko hitzorduak alde batera gelditu direnean, Olhain Ikastolak bere diru sarrerak murriztuak ikusi ditu. Hortaz, ikastolari bultzada bat emateko, Eguberrietako txokolatezko egutegiak salgai paratu dituzte, 10 eurotan. Egutegi gozo honetan soilik abenduaren 1etik 24rako egunak daude, eta, egun bakoitzak, leihotxo bat du. Leihoa irekitzean, barnean txokolate puxka bat. Egutegia, batez ere, umeei zuzendua da.

Egutegi hauek Sarako harategian, Pleka trinketean, Pradere okindegian, Senpereko Euskal Vrak eta Zuraideko Goxoki ile-apaindegian 10 euroren truke eros daitezke. Internet bidez ere eskatzen ahal dira olhain.eguberri@gmail.com e-Postara idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun