Aurten Lurrama azoka bertan behera gelditu denez, laborantza herrikoiaren aldeko kanpaina abiatu dute Iparraldean

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 6a, 19:00
Lurrama azokarik ez da eginen aurten, baina Euskal Herriko laborariak sustengatzeko bertze moduak proposatu dituzte.

Itxialdia dela eta, Lurrama azokaren aurtengo edizioa alde batera utzi dute. Antolatzaileak apirilaz geroztik formula berrien bila aritu dira, betiere suprefeturaren gomendioetara egokituz, baina, azkenean, bertan behera utzi behar izan dute urtero Miarritzen jendetza biltzen duen azoka.

Lurrama eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak elkarlanean ari dira laborantza sustatu eta garatzeko, Ipar Euskal Herrian. Departamentuko osagarri-egoerak eta konfinamenduak 2020ko Lurrama edizioa hunkitzen dute. Lurramarik ez da eginen aurten. Lurramara joan gogo zutenek (bisitari, laguntzaile) eta bi elkarteek sostengatzen duten laborantza herrikoi eredua defendatzen dutenek, Lurramarekin duten atxikimendua erakusten ahalko dute eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ekintzak defenditzen ahalko, dohaintza baten bidez.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laborantza herrikoiaren garapenaren alde lan egiten du eta Euskal Herriko laborariak praktika ekologikoak plantan ezartzen laguntzen ditu, landareen eta animalia ekoizpeneri buruzko formakuntza eta animazio teknikoak eskainiz.

Elkarteak laborantzan plantatu nahi duten gazteak neurri onargarriko etxaldeetan instalatzen eta erretretara sartuko diren laborariak haien etxaldeak transmititzen laguntzen ditu. Laborantza-belaunaldien berritzea lurralde dinamika segurtatzeko giltza da.

Aurtengo lemari oihartzuna emaiteko, Biharko mundua, gaurko hautua, eta diskurtsotik ekintzetara pasatzeko, bakoitzak jestu bat egin dezake beraien lanaren alde, gizakia eta natura errespetatzen dituen laborantza baten alde, kalitatezko elikadura baten alde. Kanpaina bat eramana izanen da zentzu hortara, azaro osoan.

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ekintzak sustenga daitezke emaitza puntual edo erregular baten bitartez, euskoz edota euroz, baita biramenduz (www.ehlgbai.org gunean, sinple eta segurua da) edo txekez ere, (Euskal Herriko Laborantza Ganbararen izenean, Zuentzat – 64 220 Ainiza Monjolose helbidera igorri).

Emaitzaren %66ko zerga apaltzea dauka pertsona arruntarentzat, zergapeko irabazi garbien %20eko mugarekin eta dohaintzaren %60ko zerga apaltzea enpresentzat

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun