Covid-19a dela eta ezarritako neurri autoritarioak salatzeko elkarretaratzea eginen dute Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 5a, 20:00
Azaroaren 7an, Ipar Euskal Herriko herriko etxe aintzinetan 17:00etan eginen dira elkarretaratzeak.

Covid-19aren errealitate eta garrantzia kendu gabe, Frantziako estatuan ezarri diren neurri autoritarioak salatzeko elkarretaratzeak eginen dituzte Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herri batzuetan, horien artean Saran. Larunbatean, azaroaren 7an, 17:00etan dute hitzordua Sarako Herriko Etxean.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun