Frederic Haranbururen baldintzapeko askatasuna onartu du epaileak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 27a, 14:14

Frederic Haranburu Xistor Senpereko presoak joan den apirilean 30 urte bete zituen kartzelan. 2008tik baldintzapeko askatasuna eskatzeko aukera izan du eta hiru alditan egin du eskaera. Bi alditan ukatu diote, baina gaur, hirugarrenean, baldintzapeko askatasuna onartu diotela jakinarazi dute Bakearen artisauek sare sozialetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun