Alexander Big Band musika taldeak jazz kontzertua emanen du urriaren 31n, larunbatean 20:30ean, Larreko gelan. Sarrera 15 euro kostako da (18 urtez beheitikoek, 5 euro). Hogei musikariz osatua da jazz talde handia, Count Basie ala Duke Ellington amerikar big banden gisakoa, horietarik bat kantari paregabea. Besta giroko musika mundu baterat eramanen dituzte entzuleak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!