Dantxarineko pintxo hamabostaldia abian da

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 19a, 12:00

2019ko edizioan Venta Pacoko David Vidaurre sukaldariaren Kardaiff gamba talo gainean ron salsarekin izan zen garailea.

Azken urteetan egin den bezala, aurten ere Dantxarineko pintxoen hamabostaldiaz gozatzeko aukera izanen da. Urtero bezala, honako bentek hartuko dute parte: Pako, Pantxo, Peio, Axular- Drunken duck, Biok-Lapitxuri, Biok- Snack, Agus eta Landibar.

Dantxarineko pintxo hamabostaldia urriaren 15tik urriaren 31rat izanen da.

Pintxo egile hoberenak mugako bi aldeetako sukaldariez osatutako epaimahai baten eskutik jasoko dute saria. Halere, badira pintxoa probatzen eta baloratzen duten bezeroendako sariak: Pintxoa dastatu ondoren bere datuak utziz gero, zozketa batean parte hartuko dute bezeroek eta Mutrikuko Haitzalde landetxean asteburu pasa bat irabaz dezakete.

Bertzalde, Urdax.dantxarinea facebooken ageri diren argazkietan komentatzen duten pertsonek ere badute saria: Urdazubiko jatetxe batean bi lagunendako bazkaria hain zuzen ere.

Aurten, berrikuntza bezala, pintxo guztiek onddoak eta urdaiazpikoa eraman beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun