Irati Alcantarilla Urdanpilleta nagusitu da Xilabako final herenetako lehen saioan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 19a, 13:00
Alcantarillak Bardozen ospatuko den final aurrekoan kantatzeko lekua lortu du.

Xilaba Bertsolari Txapelketako Final Herenetako lehen saioa jokatu zen Senperen. Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 200 bertsozalek bete zuten Senpereko Larreko gela. Datorren larunbatean fase berri honetako bigarren saioa jokatuko da Sohütako Herriko gelan.

Xilaba 2020 Bertsolari Txapelketari segida emanaz, final herenetako lehen saioa jokatu zen asteburuan Senpereko Larreko gelan.

Saioko irabazlea Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan da, 324.5 punturekin, eta azaroaren 11ean Bardozen ospatuko den final aurrekoan kantatzeko lekua lortu du. Horrela geratu da sailkapena:

1. Irati Alcantarilla Urdanpilleta 324,5
2. Aitor Servier Etxexuri 321,5
3. Miren Artetxe Sarasola 318,5
4. Patxi Iriart Hiribarren 309.5
5. Kerman Diaz 296,5
6. Gillen Hiribarren 286,5

Xilabako Bertsolari  Txapelketaren final herenetako bigarren saioa, hurrengo larunbatean (urriak 24) ospatuko da Sohütako Herriko gelan. Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna, Elixabet Etxandi Goienetxe, eta Mizel Mateo bertsolariekin.  

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak leku berean erosten ahalko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun