Urdazubiko plano berrian Berroberriko leizeak «ez direla ageri» eta, helegitea aurkeztuko du SOS Alkerdik

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 15a, 19:00
Bisitariak Urdazubiko lezeetan.

Intereres Kulturaleko Ondasun izendatutako Berroberriko leizeak ez dira ageri. Aurtengo herriko planoa aurkeztu du Urdazubiko udalak eta honek zer errana ekarri du. Duela urte batzuk Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zituzten Berroberriko leizeak eta plano honetan leizeak ez agertzeak «harrituta» utzi du SOS Alkerdi plataforma. Nafarroako Gobernuak plano hau ontzat emana badu ere, SOS Alkerdik urriaren 2an egin zuen bileran erabaki bezala, helegite bat aurkeztuko du leize hauek udal planoan ager daitezen eskatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun