Saran urriaren 18tik 23ra Usoaren Astea iraganen da

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 15a, 08:00
Urriaren 18tik 24ra iraganen da Usoaren Astea

Bertze urte batez, Usoaren Astea antolatu dute, urriaren 18tik 24ra.

Lehenbiziko egunean, urriaren 18an, Usoaren Kofradiaren desfilearekin hasiko dira hitzorduak eta horren bueltan, ondoko egunetan pilota partida, herri kirol saioa, usategietara eta elizara bisita gidatuak, euskal kanten kantaldia... izanen dira, baita herriko jatetxeetan usoarekin egindako platerak dastatzeko aukera ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun