Mª Angeles Juanenea Beraza eratsundarrarentzat dira Larhungo trenean joan-etorria egiteko bi sarrerak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 8a, 14:00

Bertze behin, TTIPI-TTAPAk Larhungo trenean joan-etorria egiteko sarrera bikoitza zozketatu du eta aldi honetan, Eratsunera joan dira bi sarrerak: Mª Angeles Juanenea Beraza izan da irabazlea. Guztira Larhungo trenean ibiltzeko lau sarrera bikoitz zozketatu ditu aurten TTIPI-TTAPAk eta lerro hauen bitartez, esker anitz zozketetan parte hartu duzuen guztiei! 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun