Errusia hobe ezagutzeko filma emanen dute urriaren 13an Senperen

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 9a, 07:00
Errusiako errealitatea hobe ezagutzeko filma ikusgai izanen da asteartean Senperen.

Michel Drachoussoffen ‘Ma Russie’ izanen da ikusgai asteartean 18:30ean Larrekon

Arbaso errusiarrak dituen Michel Drachoussoff frantziarraren ‘Ma Russie’ filma ikusgai izanen da urriaren 13an, asteartean, 18:30ean Larreko kultur aretoan. Senpereko Kultura Zerbitzuak antolatutako emanaldira sartzeko 7 euro ordaindu beharko da.

Michel Drachoussoffek ezohiko irudiak eskaintzen ditu, leku ezagunen (Mosku, Saint-Pétersbourg) begirada berezi eta pertsonala eginez, eta gutiago ezagutuak diren hanbat lekuena ere (Mer Blanche, Carélie).

Zuzenean, gora gora eta onginahirik gabe egina den iruzkinak gaur egungo Errusiaren errealitatean sartzen gaitu bere erroak aurkitzeko eta oroimen lana egiteko gisan. Edertasun handiko eta poesiaz beteriko bidaia zinez pertsonala. Herri  liluragarri horren errealitate eta misterioetan osoki sartu nahi duenak ez du huts egin behar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun