Gauenarak behatzeko bideozaintza sistema paratu dute Sarako leizeetan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 5a, 07:00

Aste honetan inauguratu dute Akitaniako Natura Guneen Kontserbatorioak Sarako leizeetan gauenarak zaintzeko ezarri duen bideozaintza sistema. Babestutako eremuan kamara infragorriak paratu dituzte, bisitariak hurbiltzen ahal ez diren tokian, eta gisa honetara, kamera bidez leizean dagoen gauenara kopurua eta haien jokamoldea aztertu nahi dituzte.

Horrez gain, museoan eta leizerako harreran paratu dituzten bi pantailen bidez, zuzenean gauenarak behatzeko aukera izanen dute hurbiltzen diren guztiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun