Urdazubiko jubilotekak urrian irekiko ditu berriz ateak

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 30a, 10:00

Urria heltzearekin batera Urdazubiko jubiloteka martxan jarriko dute. Egungo egoera kontuan hartuta, Harremana elkarteak aurtengo kurtsoaren hasiera gibelatu behar izan du. Irailaren 18an egin zuten protokolo eta aforoen xehetasun guztien aurkezpena.

Aurten bi tailer gehiago paratuko dituzte martxan jubilotekan: batetik positibitatean bizitzea; eta bertzetik, boluntario proiektuetan parte hartzeko oinarrizko formakuntza. 

Helburua Urdazubiko aitatxi-amatxiek aurtengo kurtsoa ahalik eta hoberen pasatzea izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun