Ondarearen jardunaldien barne, Berroberriko leizeak ikusteko aukera larunbatean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2020ko irailaren 29a

Bertako pinturak ikusteko aukera izanen dute urriaren 3an, SOS Alkerdi plataformaren laguntzarekin.

10:00etan abiatuko dira herriko plazatik.

Nafarroako Gobernuak Udalaren laguntzaz antolaturiko Heziketa eta ondarea jardunaldien barne, aurten ere Berroberriko eta Alkerdiko leizeak eta bertako pinturak ikusteko aukera izanen dute urriaren 3an, heldu den larunbatean, SOS Alkerdi Plataformaren laguntzarekin.

Aitzineko lau urteetako programazioaren eskemari jarraiki, 10:00etan abiatu ziren herriko plazatik eta leizeetaraino ibilbidea osatuko dute. Geldialdiak ere eginen dituzte eta puntu adierazgarrienei buruzko azalpenak eman zituzten, zaldi urdinaren bidearen parte bat erabiliz horretarako.

Alkerdi-Berroberriarat ailegatuta, taldeka banatuko dira eta Nafarroako Gobernuko arkeologo baten laguntzaz, herriko ondarea ezagutu bidenabar, pinturak ikusteko aukera izanen dute bisitari guztiek.

Alkerdiko sistema karstikoaren (kultura-intereseko ondasun izendatua da) garrantziari buruzko hitzaldi bat ere emanen dute ekitaldia borobiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun