'Zezenkarien baltsa' ikusgai buruilaren 26an Senpereko Larrekon

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 23a, 18:00

Le valse de toréadors (Zezenkarien baltsa) antzerkia eginen dute buruilaren 26an Senpereko Larreko kultur aretoan, 20:30ean. Zezenkarien baltsa, komedia irrigarri eta garratza da, Anne-Marie Souberbiellek egokitua du Compagnie Théâtrale du Phénix taldearentzat.

Buruailaren 26an Larreko kultur aretora hurbiltzen denak Zezenketarien baltsa ikusgarriaz gozatzeko aukera ukanen du. 1910. urtean gertatzen den istorioa. Zezen-plaza bilakatu den etxe batean, senarra, jeneral erretiratua, eta etxeko anderea, presuna eria, buruz-buruko bitxi batean bihurtzen ari dira, inguruan dituztelarik gudu-zerbaitzari iduri: etxeko bi alabak, medikua, etxegealria, idazkaria... eta ohaidea. Hots, vaudeville alegera eta gozagarri baten gai guziak bilduak dira gizonaren barneko zorigaitza zartarazteko baltsa xoragarri baten gisa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun