Kultur eskaintza zabala Sarako Abian! egitasmoaren baitan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 22a, 08:00

Antzerkia, musika, zirkua eta dantza uztartuz buruilaren 24an, 25ean eta 26an hainbat ikusgarriz gozatzeko aukera izanen da Saran. Euskal Hirigune Elkarguneak antolatutako Abian! jaialdia izanen da eta herriko hainbat tokitan eginen dira hitzorduak.

Ikusgarri guztiak urririk izanen dira, baina Euskal Hirigune Elkargotik aitzinetik tokia erreserbatzeko aholkatu dute. Horrekin batera, osasun egoera dela eta, hitzordu bakoitzean segurtasun tartea mantenduko dute eta maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da. Honako ikusgarri hauez gozatzeko aukera izanen da egunez egun:

Ortzeguna, buruilak 24

  • Qu'est ce que tu fabriques? arte grafikoa eta soinuak uztartuz, 18:00etatik 20:30era Arraya hotelean. Frantsesez izanen da.

Ortziralea, buruilak 25

  • Qu'est ce que tu fabriques? arte grafikoa eta soinuak uztartuz, 18:00etatik 20:30era Arraya hotelean. Frantsesez izanen da.
  • En Apnée antzezlana, 19:00etan kiroldegi aitzinean. 12 urtetik goitikoendako izan da eta frantsesez.
  • La femme de Pierre antzelana VVFn, 19:30ean. 12 urtetik goitikoendako izanen da eta frantsesez.
  • Le Grand Bancal antzezlana Xoko Goxon, 21:00etan. Saio eleaniztuna izanen da.

Larunbata, buruilak 26

  • Qu'est ce que tu fabriques? arte grafikoa eta soinuak uztartuz, 14:00etatik 20:30era Arraya hotelean. Frantsesez izanen da.
  • Dépagnne de jour musika saioa, 14:30ean, 16:30ean eta 22:20ean, Xoko Goxon.
  • Papiers dansés dantza emanaldia 15:00etan VVFn.
  • Eden antzerkia, musika eta arte bisualen ikusgarria 15:00etan Denen Etxean.
  • Ensembre zirukua 15:00etan eta 21:00ean Xoko Goxon. Zazpi urtetik goitikoendako izanen da.
  • Oxido antzezlana 16:00etan Denen Etxean. 12 urtetik goitikoendako izanen da, euskaraz.
  • Kutxetan Ibilki antzezlana euskara, 16:30ean VVFn.
  • Papiers dansés dantza emanaldia 17:00etan VVFn.
  • Usopop-ek aurkeztuta Mairu musika emanaldia, Xoko Goxon, 17:30ean. Euskaraz izanen da.
  • La figure du baiser dantza emanaldia 19:00etan Xoko Goxon. Zortzi urtetik goitikoendako saioa izanen da.
  • La femme de Pierre antzezlana, 19:00etan VVFn.
  • Voce ai Silenzi musikak langundutako antzerki parte hartzailea 20:00etan kiroldegi inguruan. Saio eleaniztuna izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun