Azaroaren 21era bitarte bertsolaritzaz gozateko aukera izanen dute Xiberua, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko bertsozaleek. 9 saio jokatuko dira guztira eta
Larunbateko saioan Aitor Servier Etxexuri, Bittor Thicoïpe, Egoitz Zelaia, Elixabet Etxandi Goienetxe, Irati Alkantarilla Urdanpilleta eta Ortzi Idoate izanen dira kantuan.
Hasierako agurren ondotik lan puntuagarriekin hasiko dira eta honako lan hauek egin beharko dituzte. 8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso. 8ko ttikian ofizioka binaka hiruna bertso. Kopla handian binaka, launa kopla bina bertso osatu arte. Gaiari bi bertso gehienez 10eko handian eta kartzelako lana 10eko txikian ofiziotan hiruna bertso. Puntu gehien eskuratzen dituen bertsolariak hurrengo faserako txartela eskuratuko du.
Sarreren salmenta eta lekuen inguruko informazioa eta bestelako xehetasunak www.bertsozale.eus/xilaba web orrialdean izanen duzue eskurgarri. COVID-19a dela eta neurriak hartu eta indarrean izanen diren arauak beteko dira. Entzuleei maskararekin eta ohi baino goizago joateko eskatu nahi diete antolakuntzatik.
Bertsularien Lagunak jakinarazi du irailaren 26an Urdiñarben jokatzekoa zen saioa Muskildin izanen dela, Posonpesenea gelan.