‘Valjean’ bakarrizketa jokatuko dute irailaren 11n Senperen

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 10a, 15:00

'Valjean' antzezlana ikusgai izanen dute ortzirale arratsaldean Senpereko Larrekon.

Ortziralean 19:30ean hasita Larreko kultur aretoan.

Victor Hugoren Les Misérables obratik egokitutako Valjean bakarrizketa jokatuko dute irailaren 11n, ortziralean 19:30ean Senpereko Larreko kultur aretoan. Denei irekia den emanaldirako sarreraren prezioa 16 eurokoa da helduentzat eta 10 euro haur eta ikasleentzat.

'Valjean'

Lehen aldiko bakarrizketa gisa aurkezten den Les Miserables obraren egokitzapen honek Victor Hugoren maisulanaren ikuspegi sinple, oinarrizko eta intimista agertzen du. Mariusekin ezkondu berri den Cosette joan denetik Jean Valjean bakarrik bizi da. Etxetik atera gabe bizi den agureak haren suhiari nor den jakinarazteko idazten dio: gaztaroa, galeretako hemeretzi urteak, erredentzio harrigarria, arrakasta soziala… eta berriz ere pertsekuzioa. Gizateriarekiko gorroto bizitik maitasuna deskubritzeraino, Valjeanek kontzientziaren goratzea irudikatzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun