Marie-Jose Basurko eta Koldo Ameztoi ohoratu dituzte Sarako Biltzarrean

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 7a, 15:00

Segurtasun neurriak hartuta, 140 autore inguru bildu ziren igandean Saran egin zen 37. biltzarrean. Iragan apirilaren 13an eta 14an egin beharra zen aurtengo Sarako Biltzarra baina koronabirusa tarteko irailera gibelatu zuten, eta bi egunetan egin ordez, bakarrean egin dute.

Usaian baino jende gutiago bildu zen Sarako Biltzarrean baina hala ere, eritasunak ez zituen izitu Saran bildu ziren 140 bat autore. Argitaletxeek eta idazleek hainbat aurkezpen egin zituzten eta bi urterik behin banatzen dituzten Biltzarreko sariak Marie-Jose Basurko eta Koldo Ameztoirendako izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun