Margolariak eta zizelkariak kontent gelditu dira Sarako erakusketak izan duen erantzunarekin

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 24a, 18:00

Larrungo koloreak eta Axuri arte taldeetako eta Sarako margolariek eta zizelkariek erakusketa egin zuten iragan ortziralean plazako errebotean. Jende ugari ibili zen, nahiz eta arratsaldean fite kendu behar izan zuten erakusketa euria hasi zuelako. Hala ere, antolatzaileak kontent gelditu ziren.

Usaian, lauzpabortz eguneko erakusketa egin izan dute Lur Berri gelan, baina aurten ohartu dira plazan erantzun ona izan dutela eta heldu den urtean, ahal baldin badute, bi egunez errepikatuko omen dute aurtengoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun