Arnaga laukoteak kontzertua emanen du asteartean Senperen

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 21a, 08:30

Biolin, biola eta biolontxelo doinuak aditzeko aukera izanen da Ibarrun auzoko Inharrian. Asteartean, abuztuaren 25ean, 18:30ean dute hitzordua.

Arnaud Agergarai eta Aurelia Lambert biolin-jotzaileek, Olivier Seube biola-jotzaileak eta Yves Bouiller biolontxelo-jotzaileak osatzen dute Arnaga laukotea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun