Udako astearteetan kirol hitzorduak Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 20a, 15:00

Udako astearte iluntzeetan pilota partidak eta herri kirol saioak egiten dituzte Saran, Sarako Izarra pilota eta errugbi elkarteek antolatuta. Sartzea helduek zortzi euro ordaindu behar izaten dute eta 14 urtez beheitiko haurrek lau euro. Jatekoa eta edatekoa ere salgai paratzen dute eta sartzeko maskara erabiltzea baitaezpadakoa izaten da.

Hurrengo hitzordua abuztuaren 25ean eginen dute, 19:00etan Omordiako errebotean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun