Irailean egitekoa zen Herri Urrats besta alde batera utzi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 19a, 14:00

Osasun egoera tarteko, maiatzetik irailaren 20ra gibelatu zuten Herri Urrats besta. Gaur goizean, ordea, irailean ere ez egitea erabaki dutela jakinarazi dute.

Ihintza Bidart koordinatzaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, «ez zaigu behin ere debekatua izan, baina osasun egoera ikusita ez arriskurik hartzea erabaki dugu». Peio Jorajuria Seaskako lehendkaariak, bere aldetik, «osasun egoerak Seaskako ikastolen eredu ekonomikoa zalantzan utziko» duela azaldu du, «ikastolen heren bat segurtatzen baitugu bestetatik».

Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakariak berretsi bezala, ikastolen alde Euskal Herrian egiten diren bortz bestak bertan behera gelditu dira aurten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun