Eskola egunetan jantokian laguntzeko eta garbiketarako langile bat kontratatuko du Sarako Herriko Etxeak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 20a, 08:30

Buruilaren 1etik abuztuaren 31 arte aritzeko langile bila dabil Sarako Herriko Etxea, alde batetik, jantokian, bazkariko denboran haurrei laguntzeko eta bertzetik, lokalen garbiketa egiteko.

Jantokian haurrei laguntzeko lana astelehenetan, asteartetan, ortzegunetan eta ortziraletan egin beharko du, 12:15etik 13:15era. Lokalen garbiketa, berriz, astelehen goizetan egokituko zaio, 08:30etik 11:30era. Xehetasun gehiagorako Herriko Etxera dei daiteke: (00 33) 559 54 20 28.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun