Herri kirol eta pilota erakustaldia izanen dute Saran agorrilaren 11n

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 9a, 13:00

Pilota eta herri kirola ikusteko aukera eskainiko dute Saran, asteartero.

Pilota eta errugbi taldeek antolatzen dute agorrileko hilabetean, astearte guziz arratsaldeko zazpietan Omordiako errebotean herri kirol eta pilota erakustaldia. Sarrera helduentzat 8 euro da eta 14 urte artekoentzat 4 euro. Ondotik edatekoa eta taloak izaten dituzte saltzeko. Maskararekin joateko deia egin dute. Hurrengo hitzordua, beraz, asteartean 19:00etan izanen da.

Errugbi taldeak antolatuta selauru hustea abuztuaren 23an

Bertzalde, abuztuaren 23an, igandez errugbi taldeak antolatuta selauru hustea eginen dute egun guziz. Euria eginen balu ezeztatua izanen litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun