Artisautza azoka, Dama Beltzak kontzertua eta Gorka Aginagalderen monologoa izanen dute abuztuaren 8an Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 7a, 14:00
Dama Beltzak emanaldiaren ondotik, monologoa eginen du Gorka Aginagalde aktore ezagunak. Goizean, artisau azoka izanen dute Urdazubin.

Udan antolatu ohi dituzten ekitaldi aunitz ez dituzte aurten eginen Urdazubin, baina abuztuaren 8an egitarau berezia antolatu dute. Larunbatean 10:00etatik 14:00etara artisautza azoka izanen dute; 19:3oean Dama Beltzak kontzertua, Estitxu Pinatxo abeslariarekin eta Mikel Santxez musikariarekin. 20:30ean, Gorka Aginagalde aktore ezagunak, ‘El Txou de Patxi’ monologoa eskainiko du.

Leku kopuru mugatua izanen da eta segurtasun neurri guztiak beteko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun