Elgarretaratze jendetsua egin dute Senperen Frederik Haranbururen askatasuna eskatzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 29a, 18:00

30 urte aski da lemapean elgarretaratze jendetsua burutu zuten hainbat herritarrek larunbat goizean Senpereko bi biribilgunetan, Frederik Haranburu Xistorren askatasunaren alde. 

Izan ere, ortzirale arratsean jakin zen gisan, presoa baldintzapean aske uzteko eskaeraren alde egin bazuen ere zigorrak ezartzeko Frantziako auzitegiak, terrorismoaren aurkako fiskaltzak erabakiaren kontrako helegitea ezarri zuen berehala. Dominique Iriart Senpereko auzapeza eta Jean René Etxegarai elkargoko lehendakaria  ere, bertan izan ziren, presoaren askatasun aldarriarekin bat eginez, bertze hainbat herritarrekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun