Sarako ehiztarien bilkura nagusia egin dute Xokobian

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 29a, 19:00

Gaztain lepoko iratze pikatzea abuztuaren 7n eta 8an eginen dute

Sarako ehiztarien bilkura nagusia Iragan da uztailaren 26an Xokobian. 38 ehiztari elkarretatu dira denak maskatuak. Jean Michel Nabarte lehendakariak deneri ongi etorria eman die eta kontent zen, zeren errespetatu baitute galde eginak eritasunarengatik. Aurtengo bilana eman du, sasoin ttikia egin dutela gan den urtean, salbo basurdean, ongi aritu baitira, aurten pentsatzen dute hobeki egitea.

Deneri eskerrak eman dizkie, partikulazki Gaztain lepo, Hauntz bizkar eta Xabaloko postak egin eta iratze pikatzen aritu direneri. Ondotik zinzur bustitze bat izan dute. Gaztain lepoko iratze pikatzea abuztuaren 7an eta 8an eginen dute, elkarretatzea 07:00etan Gaztain lepoko etxolan; Hauntz bizkarren 14an eta 15ean, elkarretatzea 07:00etan Hauntz bizkarreko etxolan; posten egitea Gaztain lepon abuztuaren 23an 08:00etan eta Hauntz bizkarren 30ean 08:00etan. Bertzalde, ehiziko kartak salgai izanen dituzte Xokobian abuztuaren 14an eta buruilaren 11n, 18:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun