Ganixon Bergara ‘Txistu’ saratarra hil da

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 29a, 12:00
'Txistu' saratarra 95 urterekin hil da.

95 urte zituela itzali da txistularia Sarako Zahar Etxean

Ganixon Bergara Txistu saratarra itzali da bere 95 urterekin. Lehengoek ezagutzen zuten ongi, partikulazki kontrabandistek, zeren jatetxea atxiktzen zuen Simone bere emaztearekin eta ematen jatera edozein tenoretan. Bertzalde xirola jotzen zuenn besta berri eta otabaz ere, hortako deitzen zuten Txistu . Boza ere ederra zuen, meza nagusi denboran organistarekin kantatzen zuen meza.

Aspaldisko zahar etxean zen eta hor itzali da, duela zortzi urte bere xirola eskaini zuen Battite Laborde auzapezari, Sarako Herriariarentzat.

Oroitzapen eder batzu baditugu Ganex! Pausa zaitez Simone zure emaztearen ondoan, dolumin beroenak bere alaba Marie-Heleneri eta seme Jotxeti, baita haur ttipieri eta familia guziari ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun