Kukuxu besta izanen dute asteburuan Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 22a, 12:00

150 erakusmahai inguru bilduko dira larunbat eta igande honetan Sarako plazaren inguruan, Sarl Orfo Pub elkarteak antolatu Kukuxu besta edo antzinako produktuen merkatuaren karietara.

Bi egunez, goizez eta arratsaldez, hainbat produktu ikusi eta erosteko aukera izanen da: arte bildumak, liburuak, bitxiak, arropak, altzariak... 2013an egin zuten lehenbizikoz Kukuxu Besta eta geroztik, aldi oroz ehunka bisitari bildu izan ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun