Ikaburuko Lezearen Egunaren 6. edizioa ospatuko dute uztailaren 18an Urdazubin

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko uzt. 16a, 07:00
IƱaki Libanok historiaurreko bizitzan erabiltzen zituzten teknikak erakutsiko ditu tailerretan.

Larunbat goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara artisauen azoka izanen da eta hainbat tailer eta zozketa ere proposatu dituzte

 

Ikaburuko Lezearen egunaren seigarren edizioa ospatuko dute uztailaren 18an Urdazubin, familia guztiarentzako jarduera ugarirekin. Bertan, estalagmita eta estalaktitaz betetako mundu batean murgilduko dira bisitariak, aitzinako pertsonaia, kondaira eta kontrabandoko istoriekin.

Egitaraua

  • 10:00etatik 18:00etara artisau azoka.
  • 11:00etatik 14:00etara Historiaurreko bizitzaren tekniken erakustaldi-tailerrak Iñaki Libano Edestiaurre Arkeologia Elkartekoaren Presidentearekin: Silexekin sua, azagaiaren jaurtiketa…
  • 15:00etatik 18:00etara txalaparta tailerrak. 
  • 16:00etatik 18:00etara hegaztien erakusketa eta tailerrak eta magia Trikuharry taldearen eskutikl
  • 17:00etan artisau produktu saski baten zozketa.

Erran beharrik ez da seigarren edizio honek segurtasun eta higiene neurri guztiak beteko dituela: edukiera kontrolatzea, segurtasun distantzia, sarrerako gel hidroalkoholikoa eta abar. Lezeko itxituran sartzeko maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen da, Lezea bisitatzeko talde bakoitzeko 15 pertsonara mugatuko da eta erreserbak soilik webgunearen bidez egingo dira: www.cuevasurdax.com.

Informazioa eta erreserbak: 948 599 241  •  info@cuevasurdax.com

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun