'Gaztetxe Olimpik' hitzorduaren baitan hainbat animazio antolatu dituzte Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 14a, 14:44

Uztaileko bi larunbatetan eta abuztuko bertze bi larunbatetan kirolerako hitzorduak antolatu ditu Sarako Gaztetxeak. Joan den larunbatean egin zuten lehenbizikoa eta slacklinen ibili ziren, haur, gazte zein heldu. Uztailaren 25ean futbolean aritzeko bilduko dira, abuztuaren 8an petankan eta abuztuaren 22an badmintonen.

Sarako Gaztetxeak lehenbiziko aldiz antolatu ditu animazio hauek, urririk dira eta nahi duten herritarrek parte har dezakete.

Uztailaren 11n slacklinen ibili ziren 14:00etatik 20:00etara gaztetxean. Hurrengo hitzordua uztailaren 25ean izanen dute eta igerilekuko lur eremuan futbolean aritzeko elkartuko dira, 14:00etatik 20:00etara. Parte hartzeko 06 42 83 35 83ra deitu beharko da. Ordutegi bera izanen dute gainerako animazioek ere baina abuztuaren 8an petankan aritzeko bilduko dira eta abuztuaren 22an badmintonen. Azken bi kasuetan 06 69 17 41 00 telefonora deitu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun