Herriko elkarteekin bilkura deitu du Sarako Herriko Kontseiluak astelehen arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 10a, 10:00

Sarako Herriko Kontseiluan herriko elkarteez arduratuko den Patxi Jauregi axuantak deitu du bilkura. Lur Berri gelan izanen da eta herriko elkarte guztiei egin die joateko gonbita, bertzeak bertze, elkar ezagutzeko eta elkarte bakoitzak bere proposamenak egin ditzan.

Bilkura uztailaren 13an, 19:30ean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun