Gaur ireki dute Sarako igerilekua

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 6a, 15:00

Hainbat segurtasun neurri hartuta gaur, astelehena, zabaldu dute Saran igerilekua. Joan den urteko prezioak mantendu dituzte baina koronabirusa tarteko, gehienez 90 lagun sartu ahalko dira.

Eskuetan gel hidroalkoholikoa erabiltzea ezinbertzekoa izanen da eta sendatzeko lekua hetsirik izanen da. Uretara sartu aitzinetik dutxa hartu beharko da eta igerilekutik ateratzean berriz ezin izanen da sartu.

Sartzeari dagokionez, prezioak joan den urtekoak izanen dira: helduek eguneko 2,50 euro ordaindu beharko dute eta abonamendua 18 euro. 5 eta 18 urte bitarteko haurren kasuan, eguneko sarrera 1,50 eurokoa izanen da eta abonamendua 10,50 eurokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun