Laida Etxeberri eta Haira Aizpurua saratarrek Iparraldeko Bertsolari Gazteen Txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 6a, 13:00

Iparraldeko Bertsolari Gazteen txapelketako kanporaketa izan zuten joan den larunbatean, uztailaren 4an, Senpereko Larraldean. Guztira 24 bertsolarik parte hartu zuten eta horietatik 12k finalerdietarako txartela eskuratu zuten. Tartean izan ziren Sarako Laida Etxeberri eta Haira Aizpurua, 16 eta 14 urteko bertsolari gazteek 18 urtez azpikoen finalerdietara sailkatzea lortu zuten.

Hurrengo larunbatean, uztailaren 11n, izanen dira finalerdiak eta finalak, 10:00etatik goiti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun