Bertsularien Lagunak elkarteak datorren udazkenean Xilaba 2020 Bertsulari Xapelketa iraganen dela jakinarazi du

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 22a, 19:00
Senpereko Larraldean bildu ziren larunbatean bertsolariak, udazkenean egjnen den Xilaba txapelketaren berri izateko.

28 bertsularik parte hartuko du lehia horretan, sekulan ikusi gabeko kopurua

Covid-19 izena hartzen duen pandemiaren baimenarekin, irailaren 19an Hiriburuko La Perle gelan hasi eta azaroaren 21ean Donibane Lohizuneko Jai Alaiean bururatuko den hamar saioko xapelketa izanen da Xilaba 2020 Bertsulari Xapelketa.

Ia asteburu guziez bertsuarekin gozatzeko parada ukanen dute bertsozaleek.

Ekainaren 20an bertsulariek zein saiotan kantatuko duten erabakitzeko zozketaren eguna izan zen. Senpereko Larraldean bildurik ondoko hauek izan dira: Aitor Servier Etxexuri, Amets Arzallus Antia, Battitt Crouspeyre, Bittor Thicoïpe, Bixente Hirigarai, Egoitz Zelaia, Elixabet Etxandi Goienetxe, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo, Odei Barroso Gomila, Oier Urreizti, Oneka Arteaga Olasagasti, Ortzi Idoate, Patxi Iriart Hiribarren, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkat eta Xumai Murua Berra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun