Mugako bentetan egiten duten tabako salmentagatik kexatu dira Pirinio Atlantikoetako tabako saltzaileak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 28a, 15:03

Jendarmeak mugako pasabide batean

Europar Batasuneko legeriaren arabera, 17 urtetik gorako pertsona oro baimenduta dago, bere erabilerara partikularrerako, gehienez ere lau kartoi (800 zigarro), kilo bat biltzeko tabako, 400 puru ttiki edo 200 puru Espainiatik eramateko. Muga horiek gaindituz gero, 750 euroko isuna izan dezakete.

Maiatz erdiaz geroztik muga inguruko hainbat tokitan (Somport, Arnegi, Urdazubi-Zugarramurdi…), jendea multzotu da tabakoa erostera eta, hori ikusita, Pirinio Atlantikoetako tabako saltzaileen konfederazioak salatu du «konfinamenduagatik mugako hainbat pasabide itxita egonik ere, hainbat bentek Frantziara tabakoa banatzen» segitu dutelako. France Bleu-k bere web orrian atzo argitaratu zuenez, «Baionako fiskaltzak berretsi du informazio hori eta zehaztu du berriki jendarmeriak ibilgailu bat gelditu duela barnean zigarro-paketeak zituela eta jendarmeriako ikerketa-brigadak ikerketa abiatu duela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun