Usopop festibalak bere agurra egin zuen 2019an hamar urteko ibilbidearen ondotik, baina beste proiektu gogo batzuekin zirelako ere antolatzaileak. Azaroaren 20, 21 eta 22an, Mapa Galduak festibala izanen da Sarako herrian. Lizarrieta aldeko mendia utzi, eta herrira itzultzen dira. Ideia berri ainitzekin. Mendia osoki utzi? Ezinezkoa antolatzaileentzat, Larrungo kaskoan hamar bat artistek ere egonaldi bat eginen baitute festibala aitzin, sorkuntza bat prestatzeko. Ekainean emanen dituzte xehetasun gehiago.