Patxi Etcheverrigaray saratarrak errugbia utzi du

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 25a, 19:00

Donibane Lohizuneko taldean aritu da zazpi urtez eta Frantziako txapeldun ere izan zen 2015ean

Patxi Etcheverrigaray Saratar errugbilaria zazpi urtez aritu da jokoan Donibane Lohizuneko Saint Jean de Luz Olympique taldearekin. 2015ean Frantziako txapeldun ere izan ziren federal bi mailan. Bere 11  zenbakiarekin jokalari bortitza eta engaiatua zen Etcheverrigaray. taldeak ohoreak egin dizkio bere laguntasunarengatik eta egin duen lanarengatik, taldea beti gora eramateko, «beraz eskerrak zuri Patxi eta segi ongi osasunean zure familiarekin». Ospakizunetan mozorrotua ageri den Peio anaiak segituko du errugbian jokatzen. Argazkiak: Peio Berho, Kartsuka eta Arrieta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun