Musika eta umore ederrean joan dira Sarako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 10a, 16:00

Joan den asteburuan ospatu zituzten inauteriak Saran. Larunbatean, denbora txarrari aurpegi ona erakutsiz, gazteria etxez etxe ibili zen auzoetan. Igandean, berriz, haurrak eta helduak, mozorrotuta plazan bildu ziren, musikariek alaituta. Ondotik, jende andana bildu zen zanpantzarra erretzeko ekitaldian. Argazkiak: Ganex eta Leire Fagoaga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun