Asteburu honetan ospatuko dituzte inauteriak Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 4a, 19:00
Larunbatean etxez etxe eskean ibiliko dira Sarako gazteak inauterietan.

Larunbatean gazteak etxez etxe ibiliko dira eta igandean zanpantzarraren auzia eginen dute plazan

Aurtengo inauteriek badute eguna Saran: martxoaren 7an eta 8an iraganen dira, bertze herrietan baino berantago. Ohi bezala, larunbatarekin, martxoaren 7an, gazteak izanen dira mozorro besta hasiko dutenak, auzoz auzo eta etxez etxe eskean ibiliz. Gauean Pleka Trinketean eginen den kontzertuarekin borobilduko dute eguna. Igandean, martxoak 8, eguerdi aitzinean, mozorroen desfilea, dantzak, musika, kanta eta nola ez, zanpantzarraren auzia izanen dira plazan. Ondotik, gazteek etxez etxe eskean segituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun